Jaso dute saria Azpeitiko Udaberriko Argazki Rallyan aurreneko postuetan sailkatu ziren herritarrek

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 10a

Udaberriko Argazki Rallyko irabazleak. (AAE) Joan den zapatuan, maiatzaren 6an, banatu zituen Azpeitiko Argazki Elkarteak aurtengo Udaberriko Argazki Rallyko sariak, Baigera I-en. Urteroko ohiturari jarraiki, sari banaketaren aurretik rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien argazki bildumen proiekzioa ikusi zuten bertaratu zirenek. Igor Froilanek, Javier Lopezek eta Mikel Cagigalek jaso zituzten irabazleen sariak. Gazteetan, berriz, Xabat La Iglesia izan zen saritua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide