Auto gidari baten eta txirrindulari baten arteko istripua izan da Landetako biribilgunean

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 10a

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko zuzendaritzak jakinarazi duenez, 12:45 aldean gertatu da istripua. Errail bat itxi dute, eta orain Udaltzaingoa ari da trafikoa zuzentzen. Anbulantzia hurbildu da istripuaren lekura, eta zauritu bat Zumarragarako ospitalera eraman dute.

Auto baten eta txirrindulari batean arteko istripua izan da gaur, asteazkena, GI-631 errepidean, Landetako biribilgunean, Zumarragarako noranzkoan. Eusko Jaurlaritzaren Trafiko zuzendaritzak jakinarazi duenez, 12:45 aldean gertatu da istripua auto batek eta bizikletan zihoan txirrindulari batek elkar jo ostean. Anbulantzia istripuaren lekuan izan da, eta zauritu bat Zumarragarako ospitalera eraman dute. Uneotan Udaltzaingoa ari da trafikoa zuzentzen istripuaren lekuan. .

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide