Laura Mintegik eta Iñaki Zarraoak solasaldia eskainiko dute bihar, Sanagustinen

Urola Kostako Hitza 2017ko mai. 9a, 12:29

19:00etan izango da soladaldia, 'Euskal Estatua sortzeko ibilbide orria' izenburupean.

Laura Mintegi, EHUko irakaslea eta EH Bilduko Legebiltzarkide ohia eta Iñaki Zarraoa EAJko kidea eta EITBko zuzendari ohia izandakoaren arteko solasaldia izango da bihar, asteazkena, maiatzak 10, Sanagustin kulturgunean. Ihintza Elustondo kazetariak gidatuko du hitzaldia, 19:00etan hasita. Euskal Estatua sortzeko ibilbide orria izenburupean hainbat gai izango dituzte hizpide Mintegi eta Zarraoak. GEDk daraman galdeketen dinamika, galdeketa lotesle bat gauzatzeko eman beharreko ustezko urratsak nahiz euskal Estatu bat sortzeko egon daitezken aukerez hitz egingo dute, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide