Iazko saninazioetako irudia. (Uztarria)
Geroz eta gertuago daude saninazioak, eta Marea Arroxa lanean ari da jada. Ostiralean, maiatzaren 12an, izango da Azpeitiko festak antolatzeko lehenengo batzarra, plazako arkupean, 21:00etan hasita. Haujijijai batzordeak adierazi duenez, "herritar guztiak gonbidatuta daude beraien iritziak plazara atera, eta gainerako herritarrekin partekatzera". Hala, egitaraua osatzeko eta erabakiak hartzeko herritarren ahotsa "ezinbestekoa" dela esan du Azpeitiko jai batzordeak, eta herritarrei dei egin diete bilerara hurbil daitezen.