Juan Antxietak Santa Sezilian eman zuen kontzertuko irudia.
Gaur, maiatzak 8, zabaldu dute Azpeitiko Juan Antxieta musika eskolan izena emateko epea, eta zabalik izango da hilaren 26ra arte. 4 urtetik gorako edonork egin dezake matrikulazioa, ez baitago adin mugarik. Izen ematea egin nahi dutenek musika eskolan bertan (Perdillegi 1) edo 943-81 62 63 telefonora deituta egin dezakete.