Igor Froilanek irabazi du Udaberriko Argazki Rallya

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 8a

Boto gehien eskuratuta, Sokamuturra argazki lehiaketako Sari Herrikoia Alberto Belokik jaso du

Udaberri argazki rallyko argazki sariduna. (Igor Froilan) Azpeitiko Argazki Elkarteak larunbatean banatu zituen Udaberriko Argazki Rallyko sariak, eta bilduma onenaren saria jaso du Igor Froilanek. Bigarren saria, berriz, Javier Lopek eskuratu du, eta hirugarren postuan geratu da Mikel Cagigal. Horrez gain, gazteen artean, bilduma onenaren saria Xabat Laiglesiak irabazi du. Imanol Elias Sokamuturra argazki lehiaketari dagokionez, berriz, Alberto Belokirentzat izan da Sari Herrikoia ere. Lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa egon da zabalik apirilean zehar Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, eta tarte horretan herritarrek botoa emateko aukera izan dute. Boto gehien jaso duen argazkia izan da Belokirena, Pa hiretzat argazkiarekin. Epaimahaiak ere haren argazkia aukeratu zuen martxoan, eta hark jaso zuen sari nagusia.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide