Berria Txapelketako neurketak Frontoi Txikian jokatu zituzten atzo. (Ilunpe)
Berria pilota txapelketaren lehen kanporaketa jokatuko zuen Ilunpeko pilotariek atzo, igandea, Frontoi Txikian, eta hurrengo fasera sailkatzeko txartela eskuratu zuten Gasteizko Txukun Lakua taldekoen aurkako kanporaketan. Jokatutako hiru partidak irabazi zituzten azpeitiarrek: Alberdi eta Unanue kadeteak 22-8 gailendu ziren; Egiguren eta Iriarte jubenilek, berriz, 22-9 irabazi zuten; eta seniorretan, Etxaniz eta Murgiondo 22-15 nagusitu ziren.