Gorka Eizmendi aiarrak eta Iñaki Aiertza azpeitiarrak irabazi dute Ausejoko lur gaineko rallya

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 8a

Lagun Artea eskuderiako bikoteak, 26:14 denbora eginda, zazpi segundoko aldea kendu zieten bigarren sailkatuei.

Iñaki Aiertza eta Gorka Eizmendi (Victor S.J) Gorka Eizmendi pilotu aiarrak eta Iñaki Aiertza kopilotu azpeitiarrak (Mitsubishi Lancer Evo X) irabazi zuten larunbatean Ausejon (Errioxa) jokatutako lur gaineko rallya. Lagun Artea eskuderiako bikoteak, 26:14 denbora eginda, zazpi segundoko aldea kendu zien bigarren sailkatuei, Carlos Aldecoari eta David Garciari (Ford Fiesta R5). Aurrenak baino hamaika segundo beranduago, hirugarren iritsi ziren helmugarra Txus Jaio eta Jesus Urkidi (Mitsubishi Lancer Evo IX), podiuma osatuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide