Atzoko Urrezko Aizkolarien lehian aritu ziren kirolariak. (Egurre)
Mikel Larrañaga aizkolari azpeitiarra Urrezko Banakako Aizkolarien Txapelketatik kanpo gelditu zen atzo eguerdian. Hondarribian izan zen kanporaketa, eta azpeitiarrak ez zuen finalaurrekorako txartelik lortu. Joseba Otaegik eta Ruben Saralegik jarraituko dute txapelketan, igandean egindako denborak tarteko.
Joan den astean Zumaian jokatu zuten kanporaketa, eta irabazi egin zuen Larrañagak. Atzorako txartela eskuratu zuen orduko hartan azpeitiarrak.
Datorren uztailaren 1ean
Alex Txikonen aurkako apustua izango du Mikel Larrañagak, Azpeitiko zezen plazan.