Nerea Berasategi azpeitiarrak Taldekako Espainiako Triatloi Txapelketa irabazi du

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 8a

Nerea Berasategi (Izarraitz Igeri Elkarteko Kidea). Joan den zapatuan eta igandean, eskolartekoen mailan, Taldekako Espainiako Triatloi txapelketa jokatu zen Aguilasen (Murtzia), eta Izarraitz Igeri Elkarteko Nerea Berasategi txapeldun izan zen, Nafarroako Saltoki Trikideak taldearekin. Talde nafarrak bi probak irabazi zituzten, eta horiei esker lortu zuten txapelketa irabaztea. Zapatuko proban, laugarren taldekidearen denbora hartzen zen kontutan sailkapenerako. Atzoko proban aldiz, taldeko hiru kirolarien denboren batuketarekin egin zuten salkapena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide