Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aragoin (Espainia) jokatu duten Rompepiernas txapelketaren garaile izan da Joseba Albizu txirrindulari azpeitiarra. Atzo jokatu zuten txapelketa seigarren urtez, eta 1.300 txirrindulari baino gehiagok hartu zuten parte. Txirrindulariek 188 kilometroko ibilbidea egin zuten guztira, eta azpeitiarra bost ordu, 35 minutu eta 27 segundotara iritsi zen helmugara.