Lurdes Isart Azkoitiko Torre Zurin jarri duen erakusketan. (Maxixatzen.eus)
Lurdes Isart azpeitiarrak margolanak ditu erakusgai Azkoitiko Torre Zuri erakustokian. Igandera bitartean dago zabalik Naturaren eta gizakiaren begiradak izenburua duen lana. Egurrean eta oihal gainean egindako pinturak jarri ditu, gehienak olio teknikaz egindakoak. Isarten koadroetan, batik bat, paisaiak eta emakumeen irudiak ageri dira.
Erakusketaren ordutegia honakoa da: ostegunetan eta ostiraletan 18:00etatik 20:00etara eta zapatutan, igandetan eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.
Erakusketaren irudi bilduma Maxixatzen.eus-en.