Presoen gaiaz arituko dira sei azpeitiar hilaren 15ean, 'Zer salatzen dugu?' mahai-inguruan

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 4a

Sanagustin kulturganean izango da solasaldia, 19:30ean hasita. Salatzen Dut Hilabetearen barruan antolatu dute mahai ingurua.

Salatzen Dut Hilabetearen barruan, Zer salatzen dugu? mahai-ingurua antolatu du Azpeitiko Sarek maiatzaren 15erako. Sanagustin kulturgunean izango da solasaldia, 19:30ean hasita. Bertan parte hartuko dute eremu eta lanbide ezberdinetako herritarrek, eta hizpide izango dituzte, besteak beste, preso gaixoen egoera, dispertsioaren eragina eta preso daudenen seme-alaben egoera. Gai horien inguruan herritar ezberdinek dituzten ikuspegiak erakustea da Sareren helburua, eta "sentsibilizazio ezberdinen arteko adostasuna bilatzea". Hala, parte hartuko dute solasaldian preso baten senide den Ainhoa Aranburuk, Aritz Arakistain Sareko kideak, Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak, EAJko bozeramaile Aitor Gorrotxategik, Marije Bernaras medikuak eta Izar Arregi psikologoak. Moderatzaile lanetan, berriz, Laxaro Azkune arituko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide