'Azken gailu teknologikoak ezagutu' hitzaldia eskainiko dute Azpeitian, maiatzaren 16an

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 4a

Azpeitiko Kz Guneak antolatu du solasaldia, eta euskaraz izango da. Bertan parte hartzeko izena eman behar da aurrez.

Azpeitiko KZ Guneak Azken gailu teknologikoak ezagutu hitzaldia antolatu du maiatzaren 16rako, asteartea. Hitzaldiaren helburua da merkatuan dauden eta erabiltzen diren azken gailuak ezagutaraztea, eta gaian interesa duen edonork har dezake parte bertan. Horretarako izena eman behar da aurrez, KZ Gunean edo Internetez. Sindikatu Zaharrean izango da solasaldia, 18:00etan hasita, eta bi orduko iraupena izatea aurreikusten dute antolatzaileek. Hitzaldia euskaraz izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide