'Esto no es Rock Radical Vasco'-ren bigarren edizioa iritsiko da Azpeitira, larunbatean

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 4a

Sanagustin kulturgunean izango da emanaldia, 23:00etan hasita. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Esto no es Rock Radical Vascoren bigarren edizioa izango da zapatuan, maiatzaren 6an, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Hiru ordu osatuko dituzten zuzenekoekin, aurkezle batekin eta bideo irudien laguntzaz, ikus-entzuleak harrapatu eta bidaia ahaztezin batean sartu nahi dituen ikuskizuna da Esto No Es Rock Radical Vasco 2. "Garai hura bizitakoei gogorarazteko eta ezagutu ez zutenei historia ezagutu, baloratu eta ikasteko ere balioko dien ekitaldia izango da", esan du Kulturaz Kooperatibak. Gozatzekoa. Hiru talde handi izango dira oroitu eta bertsionatuak: RIP, Hertzainak eta Barricada.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide