Soreasuko aparkalekuan jarri duen erakusketa bisitatzeko hitzordua jarri du ostegunerako Caritasek

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 3a

19:00etan izango da, ibilgailuen sarreraren ondoan. 'Aparkatu zure axolagabetasuna' da maiatzaren 14a arte ikusgai izango den egitasmoaren izenburua.

Caritasek Soreasuko aparkalekuan jarri duen erakusketaren elementuetako bat. (Mailo Oiarzabal) Caritas Gipuzkoak ez ohiko lekuan antolatu du erakusketa: Azpeitiko Soreasuko lur azpiko aparkalekuan. Aparkatu zure axolagabetasuna izenburua du "gizarte bazterkeriarekin zerikusia duten egoerak era ezberdin batean" azaleratzeko asmoz antolatu duten erakusketak. Maiatzaren 14a arte egongo da ikusgai Soreasun, baina erakusketaren arrazoiak, helburuak eta nondik norakoak hobeto ezagutu nahi dituztenek bihar, osteguna, izango dute horretarako aukera. Bisita gidatua prestatu du Caritasek, eta herritarrak zein erakundeetako ordezkariak gonbidatu dituzte biharko hitzordura. 19:00etan izango da, parking-eko ibilgailuentzako sarreraren ondoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide