Joseba Azkarraga: "Preso eriak aske uzteko baldintzen erabakiak espainiar legeria urratzen du"

Urola Kostako Hitza 2017ko mai. 3a, 14:17

Salatzen Dut Hilabetearen barruan, solasaldia antolatu du Azpeitiko Sarek gaur arratsalderako (19:00etan Sanagustinen). Begoña Atxa eta Joseba Azkarraga Sare Herritarraren bozeramailea izango dira hizlariak. 'Zer salatzen dugu?' izena eman diote hitzaldiari.

[caption id="attachment_319678" align="aligncenter" width="300"]Joseba Azkarraga (Eitb.eus) Joseba Azkarraga (Eitb.eus)[/caption]   Zer salatzen du Sarek? Euskal presoen kolektiboak jasaten dituen eskubide urraketa salatzen dugu. Sare anitz batetik egiten dugu salaketa hori, non ideologi ezberdinetako pertsonek hartzen dugun parte, iraganean desadostasunak bagenituen ere. Sare hori osatzen dugunok uste dugu ETAk duela bost urte armak uztearen inguruan hartutako erabakiaren ostean, beharrezkoa dela gatazka bortitzak eragindako ondorioei irtenbidea ematea. Gatazka bortitz horrek utzitako ondorioetako bat dira biktimak, errespetatu behar ditugunak. Baina gatazkak 340 preso ere utzi ditu, horiek ere gatazkaren ondorio dira, eta beren eskubideak egunero urratzen dira. Ez soilik beraienak, gainera; izan ere, preso daudenen senideen eskubideak ere ez dira errespetatzen. Horren lekuko da dispertsioa. Zein dira Sareren helburuak? Euskal gizartearen kontzientzian eragitea, elkarbizitzara bidean urratsak emateko, eta espainiar estatuak inposatzen digun estenatokia alboratzeko. Proposatzen diguten estenatoki horrek ez digu uzten etorkizunera begira pausoak ematen, kontrakoa baizik; konfontrazioa elikatzen du. ETAren armagabetzearen ostean, aldatuko al da presoren egoera? Esan beharra dago bakea lortzera bidean urratsak eman dituen alde bakarra ETA izan dela, jardun armatua eteteko erabakia hartuta. Bestalde, Espainiar Estatua dago, inmobilizazio prozesuan murgilduta, uneoro konfrontazioa bilatzen.  Sarerentzat 2017 urteak erabakien urtea izan behar du, konponbidearen urtea izan behar da aurtengoa. Gizartearen pizgarri izan nahi du Sarek, jendarteak jakin dezan nahiz eta ETAk bere jardun armatua bukatu duen, arazoa ez dela bukatu eta ez dela amaituko presoen egoerari irtenbide bat eman artean. Gainera, uste dut, ETAk armagabetzearekin emandako urratsa baliogarri izango zaigula euskal gizartearen sektore batek, orain arte egin ez dutenek, Espainiar Gobernuaren aurka ahotsak altxatzeko. Espainiar gobernuak adostu du preso eriek gehienez bi hilabeteko bizi itxaropena izan behar dutela aske uzteko. Espainiar Gobernuak mendekua erabili du konfrontaziorako arma bezala, beste behin. Gaixo eriak aske uzteko baldintzen erabakiak espainiar legeria urratzen du", baita Europakoa edota 'Reglas Mandela' bezala ezagutzen direnak ere. Larri gaixo dauden presoak berehala utzi behar dira aske, ez espetxeko atean hiltzeko, baizik eta beren egoera hobetzea posible izateko. Gogoratu behar da 500 preso hil direla Espainiako espetxeetan. Elkarrizketa osorik, uztarria.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide