Urrestillako Festa Batzordeak aurreratu duenez, aurtengo San Juan suaren bueltan ez da faltzako dantzarik eta musikarik, ezta kondairarik ere. Horregatik, suaren bueltan dantza egin nahi dutenen lagunentzat dantza ikastarok eskainiko dituzte datorren ostiralean, hilak 5, hasita. Aurrena helduentzako eskolak emango dituzte, eta festa batzordeak aurrerago zehaztuko ditu haur eta gaztetxoentzako entseguen egunak.
Helduek bi egun izango dituzte entseguak egiteko, ostiraletan 20:30ean hasita, eta asteartetan 10:00etatik aurrera. Dantza saioak eskolako ludoteka azpiko lokalean (Zerralde 2) egingo dituzte. Festa batzordeko azaldu dutenez, entseguetara bertaratzen direnek fandangoa, arin-arina eta polka ikasiko dituzte.