(Lagun Onak MB)
Igandean, maiatzak 7, Kakuteko Eguna izango da, eta horren aitzakian ibilaldia antolatu du Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak astebururako. Larunbatean, 16:00etan anbulatorio aurretik irtengo dira, autobusez zein oinez. Autobusez doazenak Aittolara eramango dituzte, eta handik oinez igoko dira Xoxotera.
Gaua Xoxoteko aterpetxean pasatuko dute, eta norberak eraman beharko ditu izara eta lotarako zakua. Igandean, hilaren 7an, abiatuko dira Kakutera. Bazkaltzera aterpera itzuliko dira, eta bertan bazkaldu ostean, arratsalde partean jaitsiko dira Azpeitira, oinez.
Ibilaldira joan nahi dutenek ostegunera arte eman dezakete izena, Lagun Onak Mendi Bazkunaren
webgunean. Umeek 27 euro ordaindu beharko dute eta helduek 35 euro, gosaria eta bazkaria barne. Bazkide ez direnek bost euro gehiago ordaindu beharko dituzte.
Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunak igandean ospatuko du
Kakuteko Eguna.