En transito dokumentala ematekoak ziren ostegunean Azpeitiko Soreasu antzokian, Azpeitiko Emakumeen Mahaiak eta Emakumeen Txokoak antolatuta, baina data atzeratzea erabaki dute, "egun horretarako herrian beste hainbat ekintza antolatuta daudelako ". Sanagustin kulturgunean Ama nora goaz dokumentala emango dute eta Gaztetxean Gazte Astean murgilduta daude.
Horrenbestez, maiatzaren 18an eskainiko dute En transito Soreasun, 21:00etan hasita. Antolatzaileek aurreratu dutenez, data hurbiltzen joan ahala emango dute dokumentalaren inguruko xehetasun gehiago.