Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Guztira 140 diru-sari banatuko dituzte. Helburua da "bizilagunak Azpeitia Txartela ateratzea eta herrian erabiltzera bultzatzea."
Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak dinamizazio kanpaina antolatu du Azpeitia Txartelaren erabiltzaileei zuzenduta. Hala, Maiatzean zehar Azpeitia Txartelarekin Bertan Elkarteko saltokietan erosketak egitean, diru-sariak edo bonifikazioak eskuratzeko aukera izango dute txartelaren erabiltzaileek. Bertanek azaldu duenez, "ordainketa egitean, datafonoak 50 euro, 20 euro, 10 euro edo 5 euroko sariak eman ditzake, eta guztira 140 diru-sari banatuko dira". Ekintza honen bidez, "bizilagunak Azpeitia Txartela ateratzea eta herrian erabiltzera bultzatu" nahi ditu Bertanek.