Presoen egoeraz arituko dira Joseba Azkarraga eta Bego Atxa bihar, Sanagustin kulturgunean

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 2a

Hitzaldia Azpeitiko Sarek antolatu du, Salatzen Dut Hilabetearen barruan. Hizpide izango dituzte, besteak beste, presoen egoera, dispertsioa, giza eskubideen urraketak eta Sareren helburuak.

Apirilaren 28an Su Ta Gar musika taldeak eskaini zuen kontzertuaren ostean, aurrera jarraitzen du Azpeitiko Sarek antolatu duen Salatzen Dut Hilabetearen egitarauak, eta hurrengo hitzordua bihar, asteazkena, izango da. Joseba Azkarraga Sare Herritarraren bozeramaileak eta Begoña Atxa abokatuak Zer salatzen dugu? solasaldia eskainiko dute 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Biharko saioan, presoen egoeraz, dispertsioaz, desblokerako urratsez, giza eskubideen urraketez eta Sareren helburuez arituko dira, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide