Langile boterea aldarrikatuz hasi dute aurtengo Gazte Astea

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 1a

Dozenaka lagunek manifestazioa egin dute arratsaldean, 'Gazte indarraz langile boterea eraiki' lelopean. (Julene Frantzesena) Gaur, maiatzak 1, hasi dute Azpeitiko Gaztetxeak antolatutako Gazte Astea. Goizean mahai ingurua egin zuten Gaztetxean, eta, ondoren, bazkaria. 18:30ak pasatxoan, berriz, manifestazioa egin dute dozenaka lagunek Gazte indarraz langile boterea eraiki lelopean. Gaurko egitasmoekin, hasi besterik ez zen egin Gazte Astea; izan ere, igandera bitarterako hainbat ekintza prestatu dituzte. Bihar, adibidez, Miren Odriozolaren borrokak solasaldia izango da 18:30ean hasita, Gaztetxean. Eta, segidan, afari tertulia egingo dute. Igandera bitartean, berriz, bertso trama, otorduak, hitzaldiak, kontzertuak, parrillada eta parodia izango dira, besteak beste

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide