XXVI. Herriko Amuarrain Txapelketako parte-hartzaileak, Enparan dorretxearen aurrean.
Ollagorra Elkarteak antolatutako XXVI. Herriko Amuarrain Txapelketa jokatu dute gaur, larunbata, Azpeitian, eta 24 arrantzalek hartu dute parte bertan. Guztira, 3 amuarrain harrapatu dituzte. Alebin mailako Iker Urrestilla izan da irabazlea, eta berak jaso du amuarrain handienaren saria ere, 650 gramoko amuarraina arrantzatuta.
09:00etan zuten jarrita hitzordua Enparan Dorretxean. Bertan elkartu eta izena emandako gazteak ibaian sartu dira, ordu erdiren buruan. Bi orduko tartea, 11:30ak artekoa, izan dute amuarrainak harrapatzeko. Partaideek eguraldia ez dute lagun izan, eta baldintzak ez dira arrantzarako egokienak izan. Ondorioz, amuarrain gutxi arrantzatu dituzte. Baina zailtasun guztiei aurre eginez, partaide guztiek gogotsu jardun dute beren doaiak erakusten.
Hona hemen, sailkapena osorik:
Amuarrai handiena:
Iker Urrestilla
Infantilak:
- Josu Alonso
- Eneko Larrañaga
- Ioritz Sagarna
- Jakes del Pozo
- Julen Agirre
- Gorka Agirre
- Iago Azkue
- Jon Sudupe
- Eneko Elustondo
- Eneko Oñederra
- Rony Munch
- Enaitz Sagarna
- Julen Fierrez
Alebinak:
- Iker Urrestilla
- Manex Beristain
- Manex Cortes
- Danel Egaña
- Aratz Madariaga
- Aitzol Madariaga
- Luka Arruti
Benjaminak:
- Josu Zelaia
- Ametz Salegi
- Aratz Urrestilla
- Jakes Azkue