'Katalina de Erauso' pastoraleko kideek Azkoitia eta Azpeitia bisitatu dituzte

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 29a

Eguerdian, Azkoitiko Intsausti jauregian harrera egin diete, eta, arratsaldean, Azpeitian. Guztira, 150 bat lagun bildu dira.

Baionako Katalina de Erauso pastoraleko 150 bat kide Azkoitian eta Azpeitian izan dira gaur, tartean, Sahatsa dantza taldeko kideak. 12:00etan, harrera egin diete Azkoitiko Intsausti Jauregian, eta bertan izan da Javier Zubizarreta alkatea. Harrera ekitaldiaren ondoren, herriko kaleetan barrena ibili dira pastoraleko kideak dantzan eta kantuan. Ondoren, Joseba Jatetxean bazkaldu dute, eta, arratsaldean, Loiola ezagutzera joan dira. Iluntzean Azpeitian izan dira, eta bertan beste hainbat kanta eta dantza eskaini dituzte. Horrez gain, Azpeitiko udaletxean ere harrera egin diete. Hona hemen gaurko ekitaldietan hartutako irudi batzuk: (Argazkiak: Maxixatzen, Azpeitiko Udala eta Hitza) [flickr_set id="72157680527775102"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide