Ionek eta Otaegik irabazi dute VII. Sagardoaren Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 29a

Gaur, zapatua, jokatu dute finala Urrizaren eta Azpirozen aurka Hernaniko Galarreta pilotalekuan, eta 37 eta 40 nagusitu dira erremontista azpeitiarrak.

Otaegi eta Ion txapelarekin. (Gotzon Garitaonaindia)
Otaegi eta Ion erremontista azpeitiarrek irabazi dute gaur, zapatua, jokatutako VII. Sagardoaren Txapelketaren finala. 37 eta 40 nagusitu da bikote azpeitiarra, Urrizaren eta Azpirozen aurkako norgehiagokan. Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatu dute finala.
Urriza eta Azpiroz ziren faborito nagusiak, baina azpeitiarrek partida irabaztea lortu dute. Sagardoaren Txapelketa izanik, Otaegik eta Ionek Petritegi sagardotegia ordezkatu dute, eta Urrizak eta Azpirozek Larre-Gain sagardotegia.
Otaegik lehen aldiz irabazi du Sagardoaren Txapelketa. Ionek, berriz, 2014an ere jantzi zuen txapela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide