Atzo hasi zen Azpeitiko Salatzen Dut Hilabetea,
Su Ta Gar taldearen kontzertuarekin. Dozenaka lagun izan ziren Soreasu antzokian haiek zuzenean ikusten. Salatzen Dut hilabetearen barruko hurrengo hitzordua datorren asteazkenean izango da. Hain zuzen ere, Joseba Azkarragak eta Bego Atxak hitzaldia eskainiko dute, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean.
Hona hemen Azpeitiko Sarek atzoko kontzertuan ateratako argazki batzuk: