Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzaren 14an, igandea, ospatuko da aurten Herri Urrats, Seaskako ikastolen alde Senpereko aintziraren bueltan urtero egiten den festa. Eta, urtero bezala, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik autobusa jarriko du Azpeititik Senpererako joan-etorria egin nahi dutenentzat. 09:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik; Senpren, berriz, 18:00etan izango du itzulerako ordua. Autobuserako izen-ematea ikastolako idazkaritzan egin behar da, maiatzaren 6ko 13:00ak baino lehen, 12 euro ordainduta.
(H)aizu! da urtengo Herri Urratserako aukeratu duten leloa. Ken Zazpi taldeak egin du kantua.