Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Gure Esku Dagok antolatuta, Ukazioaren beste aldea. Euskal esparru sozioekonomikoaren egoera eta erronkak. Guk erabaki! solasaldia izan zen atzo, asteazkena, Sanagustin kulturgunean. Xabi Ansa ELA sindikatuko Batzorde Eragileko kidea eta Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko Idazkari Nagusia aritu ziren hizketan, eta Enekoitz Esnaola kazetari azpeitiarrak egin zituen moderatzaile lanak.
Hainbat gai izan zituzten mintzagai hizlariek; besteak beste, nabarmendu zuten burujabetza ekonomikoa lortuz gero, errazagoa izango dela burujabetza politikoa lortzea, alderantziz baino. 60 lagun inguru bertaratu ziren solasaldira.
Hona hemen atzoko saioko argazki batzuk: