Sammic ISB eta Gipuzkoa Basqueteko mutilak, Foru Aldundian (@gipuzkoabasket).
Sammic ISBri eta Xabi Oroz azkoitiarra jokalari den Gipuzkoa Basketi harrera egin dio Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur, asteazkena. Joan den larunbatean Saskibaloiko Espainiako Urrezko LEB ligara igo zen Sammic. Gipuzkoa Basketek, aldiz ,Urrezko LEB ligako txapeldunaren kopa jaso zuen larunbatean, eta Endesa Ligara igotzeko txartela eskuratu zuen berriro. Horren harira egin diote harrera bi taldeei Donostian. Haiekin batera izan dira Donostia Basketeko neskak; izan ere, inoizko denboraldirik onena egin dute. Emakumeen Ligan play off-etara sailkatu ostean, finalerdien atarian gelditu ziren.