Maiatzaren 1etik 7ra ospatuko dute Gazte Astea, Azpeitiko Gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 26a

Aste osorako egitaraua prestatu dute. Besteak beste, kantaldia, mahai inguruak, parrillada, parodia eta kontzertuak izango dira Azpeitiko Gaztetxean. Datozen egunetan emango dute ekintzen xehetasunen berri.

Azpeitiko Gaztetxeak urtero antolatzen duen Gazte Asteak badu data. Maiatzaren 1ean, astelehena, hasiko da, eta aste bereko igandean, maiatzaren 7an, emango diote amaiera ekintzaz betetako asteari. Gaztetxeko kideek aurreratu dutenez, hitzaldiak, manifestazioa, kantaldia, parrillada, mahai inguruak, txokolatada, parodia eta kontzertuak antolatu dituzte, besteak beste. Egitaraua itxi gabe dute, ordea, eta datozen egunetan emango dute xehetasunen berri. Hala ere, "autogestioa eta formakuntza" ez direla faltako aurreratu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide