Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenen hiru irteera antolatu ditu astebururako

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 26a

Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrunezko tren jarriko ditu zirkulazioan asteburuan, eta irteerak egingo ditu museo aurretik Lasaora. Larunbatean, 12:30ean eta 18:00etan izango dira irteerak, eta igandean 12:30ean joango da Lasaora. Asteartetik ostiralera bitartean, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etik 18:30era egoten da irekita museoa; larunbatetan, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era irekitzen dute; eta igandetan eta jaiegunetan 10:30etik 14:00etara zabaltzen dute. Astelehenetan itxita egoten da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide