'Katalina de Erauso' pastoraleko kideak Azkoitian eta Azpeitian izango dira larunbatean

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 26a

Eguerdira arte Azkoitian izango dira pastoraleko partaideak, eta, arratsaldean, Azpeitia bisitatuko dute.

'Katalina de Erauso' pastoralaren emanaldi bat, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. (Argazkia: Sahatsa) Katalina de Erauso pastoraleko kideak Azkoitian eta Azpeitian izango dira larunbatean. 12:00etan harrera egingo diete Azkoitiko Intsausti Jauregian, eta, ondoren, herriko kaleetan ibiliko dira. 13:00etan hasiko duten txikiteoan, dantza egiteaz gain, hainbat kanta abestuko dituzte. Ondoren, Joseba Jatetxean bazkalduko dute partaideek, eta, arratsaldean, Loiola ezagutzera joango dira. Iluntzean Azpeitian izango dira, eta bertan beste hainbat kanta eta dantza eskainiko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide