Antonio Valencia argazkilariak solasaldia eskainiko du ostegunean, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 25a

Hitzaldia nahi duen guztiarentzak irekia izango, eta AAEk interesa duten herritar guztiak gonbidatu ditu bertara.

Antonio Valencia. (afi-iae.com) Ostegunean, apirilaren 27an, Antonio Valencia argazkilariak hitzaldia eskainiko di Azpeitiko Argazki Elkartearen (AAE) egoitzan, 21:00etatik aurrera. Makroaren gaian oso jantzita dago Valencia, eta argazki elkarteko kideak datorren hilean gai hori lantzekoak direnez, hura gonbidatu dute. Valenciak makroaren teknikaz egindako lanen hainbat erakusketa eskaini izan ditu, eta oraingoan Azpeitian izango da, bere lanak erakusten zein makroaren teknika azaltzen. Hitzaldia nahi duen guztiarentzak irekia izango, eta AAEk interesa duten guztiei luzatu die gonbidapena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide