Olatz Agirre izan da Ilunpe Pilota Elkarteko zozketaren irabazlea

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 25a

Olatz Agirre saria jasotzen.
(Ilunpe Pilota Elkartea) Joan den larunbatean, hilaren 22an, egin zuen 2017ko zozketa Azpeitiko Ilunpe Pilota Elkarteak. Urtero bezala, eskuz banakako txapelketa nagusiko finalerako lai kantxa sarrera, lau bazkari Hotel Loiola jatetxean eta 1.200 euro zeuden banatzeko sari bakar batean. 19.365 zenbakia izan da saritua, eta boletoaren jabeak, Olatz Agirrek, eraman du saria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide