Ikusgai jarri dituzte Azpeitiko Dinamoan egindako serigrafia tailerreko lanak

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 24a

Foruen Ibilbideko udal erakusketa aretoan jarri dute erakusketa. (Uztarria.eus) Joan den martxoan serigrafia tailerrari ekin zioten hamabi lagunek Azpeitiko Dinamoa Sorgintza Gunean. Ia hilabetez aritu ziren serigrafia teknikak ikasten, sormen gunean zein Naiart dendan, eta orain, hainbat saioren ostean egindako lanak ikusgai jarri dituzte Foruen Pasealekuko erakusketa aretoan. Gaur, astelehena, zabaldu dute erakusketa, eta zabalik izango da maiatzaren 4a arte. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara bisitatu daiteke erakusketa. Zapatuan zein igandean, aldiz, 12:00etatik 14:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide