Ireki dute Azpeitiko Salatzen Dut Eguneko krosean izena emateko epea

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 24a

5,6 kilometro izango ditu aurtengo probak. Azpeitian Orkatzen, igerilekuan, Aitzakin zein Aradin egin daiteke izen-ematea, eta Azkoitian Elkargunean. Datozen egunetan kirolprobak.com atarian zabalduko dute izen-ematea. Lasterketaren egunean, maiatzaren 20an, banatuko zaizkie dortsalak parte-hartzaileei, 09:30etik 10:30era, plazan.

Iazko lasterketa herrikoiko irudia. (Uztarria.eus) Dagoeneko zabaldu dute maiatzaren 20an Azpeitian egingo den Salatzen Dut Eguneko krosean izena emateko epea. Aurtengoan, 5,6 kilometro izango ditu lasterketa herrikoiak, eta aldaketa batzuk izango dira ibilbidean. Azpeitian honako lekuetan eman daiteke izena proban parte hartzeko: Orkatz Kultur Elkartean, udal igerilekuan eta Aitzaki zein Aradi kirol dendetan. Azkoitian, aldiz, elkargunean egin daiteke izen-ematea. Aurten, gainera, internet bidez izena emateko aukera ere eskainiko du Azpeitiko Sarek, kirolprobak.com atarian, eta datozen egunetan irekiko dute interneteko izen-ematea. Egunean bertan ere egongo da lasterketan izena emateko aukera, plazan, 09:30etik 10:30era, eta orduan jasoko dituzte dortsalak parte-hartzaile guztiek. Aurrez izena ematen dutenek 10 euro ordaindu beharko dute izen-ematea eta egunean bertan egiten dutenek 14 euro. Maiatzaren 19a izango da saltoki eta tabernetan izena emateko azken eguna. Internet bidez egin nahi dutenek, aldiz, maiatzaren 18a baino lehen egin beharko dute izen-ematea. Lasterketa plazatik abiatuko da, 11:00etan. Kros herrikoian parte-hartzen duten lagunek oparia eta hamaiketakoa jasoko dute probaren ostean, eta dutxatzeko aukera ere izango dute Izarraitz pilotalekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide