Asteazkenera arte eman daiteke izena XIII. Izarraizko mendi lasterketan

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 24a

Izen-ematea www.kirolprobak.com atarian egin behar da. Zapatuan, hilak 29, jokatuko da Izarraizko txokoetan barrena egiten den mendiko proba.

Hilaren 26an, asteazkena, itxiko da aurtengo Izarraizko mendi lasterketan izena emateko epea. Lasterketa datorren larunbatean jokatuko da, eta probaren hamahirugarren edizioa izango da. Izen-ematea  www.kirolprobak.com atarian egin behar da. Urtero Izarraizko txokoeten barrena egiten den mendiko proba da Izarraizko Mendi Lasterketa. Antolakuntzaren ardura Lagun Onak Mendi Bazkunaren eta Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunaren artean txandakatzen da, eta aurtengo lasterketaren antolakuntza Anaitasunari egokitzen zaio. Hala, Azkoititik abiatuko da 20,72 kilometro dituen lasterketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide