Ama bakarreko familien egoera ezagutzeko solasaldia izango da hilaren 25ean Emakumeen Txokoan

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 24a

18:30ean hasiko da solasaldia, eta doakoa izango da. Hitzaldian jorratuko dituzte familien errealitateak, beharrak, eskariak eta beren intereseko gai juridikoak zein fiskalak.

Ama bakarreko familien egoera ezagutuz solasaldia egingo dute asteartean, apirilaren 22an, Emakumeen Txokoan. Hitzaldian hizpide izango dituzte, besteak beste, ama bakarreko familien errealitateak, haien beharrak eta eskariak eta beren interesekoak izan daitezkeen alderdi juridiko zein fiskalak. Solasaldia 18:30ean hasiko da, eta doakoa izango da. Saioa gidatzeaz Nazaret Rosado BG Ama Bakarreko Familien Elkarteko kidea arduratuko da. Guraso bakarreko familien %82an emakumea da familia burua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide