Lagun Onak M.B-k Eibar-Ondarroa ibilaldia atzeratu du

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 24a

(Lagun Onak Mendi Bazkuna) Datorren larunbaterako, apirilaren 29rako, Eibar-Ondarroa ibilaldia zuen antolatuta Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak, baina data atzeratzea erabaki dute; izan ere, egun horretan Eskola Kirolean mendira joateko hitzordua dute herriko gaztetxoek. Ikasleentzat bi ibilaldi prestatu ditu Lagun Onak M.B-k zapaturako. Benjaminentzat Oñatz magaletik Loiolara txangoa antolatu dute. Alebinentzat, berriz, Xoxote magalera irteera prestatu dute. Nahi duten herritarrek har dezakete parte ibilaldi horietan, gaztetxoekin batera. 10:00etan jarri dute hitzordua, Benjaminak Urola Ikastetxean eta alebinek Betherramen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide