Argazki bilduma: Sammic ISB-koei harrera egin diete Azpeitiko udaletxean Azkoitiko eta Azpeitiko udal ordezkariek

Nerea Uranga 2017ko apirilaren 23a

Sammic ISB taldekoen lorpena txalotzeko herritar ugari bildu da Azpeitiko plazan

Espainiako saskibaloiko Zilarrezko LEB ligako garaipenaren eta Urrezko LEBerako igoeraren ospakizunarekin jarraitu dute Sammic ISB taldekoek gaur. Azpeitiko Musika Bandarekin lagunduta egin dute Azpeitiko udaletxera arteko kalejira. Udaletxeko aretoan Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatearen, Jabier Zubizarreta Azkoitiko alkatearen eta Azpeitiko eta Azkoitiko udal ordezkarien harrera jaso dute. Bi herrietako alkateek Iraurgi SBkoen lorpena goraipatu eta zorionak eman dizkie. "Lan eta lan egitearen ondorioz iritsi zarete honaino. Ikaragarria da lortu duzuena, zorionak eta eskerrik asko", esan die Azpeitiko alkateak. "Alturako lorpena da egin duzuena, eta talde lanaren ondorioa", adierazi die zorionduz Azkoitikoak. Jose Luis Zubizarreta Xubi Iraurgi SBren kirol zuzendariak klubaren izenean eskerrak eman dizkie bi udaletako ordezkariei. Segidan, udaletxeko balkoira irten dute Sammic ISBkoek, eta plazan bildutako herritarrak eskertu dituzte. Gaizka Maiza eta Ibon Guridi saskibaloi jokalariak izan dira hitza hartzen aurrenak, jarraitzaileen eta talde teknikoaren lana eskertu dute biek, eta Guridik bertso bat ere abestu du. [flickr_set id="72157682968333745"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide