Otaegi eta Ion erremontista azpeitiarrek VII. Sagardoaren Txapelketaren finalerako txartela eskuratu dute

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 23a

Atzo lortu zuten finalera sailkatzea, Ezkurrari eta Zubiriri 35 eta 40 irabazita. Finala datorren zapatuan izango da Hernaniko Galarreta pilotalekuan, eta azpeitiarrek Urriza eta Azpiroz izango dituzte aurrez aurre.

Atzoko partidako irudi bat. (Oriamendi 2010)
Otaegik eta Ionek VII. Sagardoaren Txapelketaren finalerako txartela eskuratu zuten atzo, zapatua, Ezkurrari eta Zubiriri 35 eta 40 irabazi ostean. Hernaniko Galarreta pilotalekuan izan zen partida, eta atzoko garaipenari esker, bi azpeitiarrak txapelketaren finalean izango dira.
Inork gutxik espero zuen atzo Otaegik eta Ionek partida irabaztea, baina partida ona jokatuta, merezimenduz lortu zuten finalerako pasea. Bi azpeitiarrek neurketa erregularra jokatu zuten.
Otaegik eta Ionek Petritegi sagardotegia ordezkatu dute txapelketan, eta finalean Urrizaren eta Azpirozen aurka neurtuko dituzte indarrak. Bi pilotari horiek Larre Gain sagardotegia ordezkatu dute txapelketan. Finala datorren larunbatean izango da Hernaniko Galarreta frontoian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide