12 taldek parte hartuko dute maiatzaren 8an hasiko den Sarek antolatutako futbito txapelketan

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 23a

Iaz baino bi talde gehiagok eman dute izena aurtengo txapelketan. Betherram eraikina obretan dagoenez, antolatzaileek oraindik ez dakite non jokatuko dituzten partidak.

Iaz bezala, aurten ere futbito txapelketa herrikoia antolatu du Azpeitiko Sarek. Aurtengo edizioan iaz baino bi talde gehiagok, 12k, parte hartuko dute. Parte-hartzaileek hilaren 20an egin zuten aurreneko bilera, eta bertan hizpide izan zituzten txapelketaren nondik norakoak. Txapelketa maiatzaren 8an hastea aurreikusten dute antolatzaileek, nahiz eta oraindik ez dakiten partidak non jokatuko dituzten; izan ere, azken urteetan Betharrametako jolastokian jokatu izan dute txapelketa, baina eraikina berritzeko lanak hasi dituzte dagoeneko, eta lekuz aldatu beharko dituzte partidak ziurrenik. Sareko kideek azaldu dutenez, partidak jokatzeko alternatiba bila ari dira udalarekin elkarlanean. Futbito txapelketa herrikoiaren finala plazan jokatuko dute, eta data gerturatzen joan ahala emango dituzte egun horren gaineko xehetasunak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide