Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zilarrezko LEB ligako denboraldiko azken partida irabazi du Sammic ISBk,eta ligako txapeldunaren kopa jaso du
Espainiako saskibaloiko Zilarrezko LEB ligako denboraldiko azken partida irabazita ospatu du Sammic ISBk Urrezko LEB ligarako igoera. Alcazar taldearen kontra 72-67 egin du Iraurgi SBko gizonezkoen talde nagusiak, gaur, Azpeitiko Kiroldegian.
Festa giroan jokatu da saskibaloi partida. Iraurgi SBren beheko taldeetako jokalariek eta saskibaloi elkarteko kideek kalejiran joan dira kaletik kiroldegira. Partida hasi aurretik, Sammic ISBko jokalariak txaloka hartu ditu kiroldegian bildutako jendeak. Partidaren ostean, garaikurrak banatu dizkiete taldeko kide guztiei Espainiako Saskibaloi Federazioko eta Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko ordezkariek, Gipuzkoako Foru Aldundiko kiroletako diputatuak eta Azpeitiko eta Azkoitiko alkateek, Azpeitiko kiroletako zinegotziak eta Iraurgi SBko presidenteak. Segidan, Leire Ostolaza bertsolariak bi bertso abestu ditu, eta bi dantzarik aurreskua dantzatu die txapeldunei. Bukatzeko, Espainiako Saskibaloi Federazioko ordezkariak Zilarrezko LEB ligako txapeldunaren kopa eman die Sammic ISBkoei.
Sammic ISBren Urrezko LEB ligarako igoera festak bihar segida izango du Azpeitian: 19:00etan, Azpeitiko udaletxean harrera izango dute.
[flickr_set id="72157680857383361"]