2017rako hitzarmena sinatu dute Azpeitiko Udalak eta Musika Bandak

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 20a

Hitzarmena berritu dute Azpeitiko Udal Musika Bandak eta udalak, "aurten ere musikarik falta ez dadin herriko festa eta ospakizunetan". Mikel Ibarzabal Festa Batzordeburuak eta Adela Arzuaga Udal Musika Bandako lehendakariak sinatutako akordioaren arabera, musika bandak hainbat kontzertu eta emanaldi eskainiko ditu 2017 urtean ere. Hitzarmenarekin, "bandak herriko jaiegun eta ospakizunetan duen garrantzia" nabarmendu nahi izan du Udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide