GRAVNI txapelketako finalaurrekoa jokatuko dute Oier Alkorta eta Eneko Martija azpeitiarrek, larunbatean

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 19a

Gipuzkoako Federazioak aukeratu du Azpeitiko bikotea, jubenil mailako gomazko palako lehian aritzeko. Nafarren aurka jokatuko dute finalaurrekoa, Basauriko kiroldegian.

Azken txanpara iritsi da GRAVNIa, Euskal Herriko eta Errioxako pilota federazioen arteko txapelketa, eta datorren larunbatean, apirilaren 22an, finalaurrekoa jokatuko dute Oier Alkorta eta Eneko Martija azpeitiarrek. Hitzordua Basauriko kiroldegian dute, 10:00etan, eta nafarrak izango dituzte parez pare. Gipuzkoako Federazioak aukeratu du Azpeitiko bikotea, jubenil mailako gomazko palako lehian aritzeko; iaz ere jokatu zuten sariketa hori. Aurten, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako pilotariek jokatuko dute gomazko pala txapelketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide