Sammic ISBk esku-eskura du Urrezko LEB Ligara igotzeko txartela

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 16a

Gaur 18:00etan Avilan duen partida irabazten badu eta Cambadosek neurketa irabazterik ez badu lortzen, liga irabazita, mailaz igoko da Azpeitiko taldea. Bestela, datorren asteburuaren zain egon beharko dute Iker Buenoren mutilek.

Sammic ISB taldeak esku-eskura du Urrezko LEB Mailara igotzeko txartela. Gaur, igandea, 18:00etan hasita Avilan jokatuko duen partida irabazten badu eta Cambados Cidade Europea do Viñek Valladolideko Comercial Ulsaren aurkako partida galtzen badu, liga bukatzeko partida baten faltan ligako txapeldun izango da Azpeitiko taldea. Aldiz, Sammicek galdu eta Cambadosek irabazten badu, ligako azken partidan, datorren astean, erabakiko da txapelduna. Liga irabazten duena zuzenean igoko da mailaz. Sammic ISBk etxean jokatuko du ligako azken partida datorren igandean, eta Seguros Soliss Alcazar Basket taldea izango du aurrez aurre. Cambadosek etxetik kanpo bukatuko du liga, eta Agustinos Leclerc taldearen aurka jokatuko dute azken neurketa. Uneotan, sailkapenaren buruan da Sammic ISB 21 partida irabazita, eta haren atzetik da Cambados garaipen bat gutxiagorekin.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide