Suhiltzaileak Urbitarten.
19:30ak pasatxoan ezustekoa izan dute Sanjuandegiko Urbitarte auzuneko bizilagunek. Azpeitiko Udaltzaingoak Hitzari jakinarazi dionez, bizilagun batzuek tximinia piztu dute, eta ohikoa baino ke gehiago ateratzen zela ikusita, suhiltzaileei eman diote abisua. Udaltzaingoaren arabera, tximinia zikina zegoelako atera da hainbeste ke, eta suhiltzaileak aritu dira tximinia garbitzen. Ikusmin handia eragin du gertaerak Sanjuandegin.