Matxuragatik, bihar ez da tren turistikorik izango Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 15a

Motorrean izan du trenak matxura, eta bertan behera utzi dituzten biharko bidaiak. Gaurko azken bidaia ere ez du egin. Ostegunean jarri zuten martxan Loiola eta herrigunea lotzeko trena.

Egunotan Loiola eta herrigunearen artean joan-etorriak egiten ari den tren turistikoak motorrean matxura izan du gaur arratsaldean, eta ezin izan du egin eguneko azken bidaia. Azpeitia Turismok jakinarazi duenez, gainera, bertan behera utzi dituzte biharko ibilaldiak. Ostegunaz geroztik izan da martxan trena, eta egunean bederatzi itzuli egin ditu herrigunea eta Loiola artean. Jende ugari ibili da trenean egunotan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide