Goenaga ahizpak bikain aritu dira Pontevedran

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 14a

Azken hilabeteetan hitzordu horretarako aritu ziren prestatzen hiru ahizpak, eta egindako lanarekin "gustura" gelditu dira bai igerilariak eta bai haien entrenatzaile Omar Urbieta.

Ainhoa, Oihana, Omar eta Maitane Pontevedran. (Izarraitz igeri elkartea) Joan den zapatutik astelehenera bitartean, Ainhoa, Oihana eta Maitane Goenaga ahizpak Pontevedran izan dira, Espainiako Absolutuen Udaberriko Open Txapelketan. Azken hilabeteetan hitzordu horretarako aritu ziren prestatzen hiru ahizpak, eta egindako lanarekin "gustura" gelditu dira bai igerilariak eta bai haien entrenatzaile Omar Urbieta. Ainhoak 200 metro bizkar proban parte hartu zuen, Oihanak 200 metro libre eta 100 metro libre probetan, eta Maitanek 200 metro bizkar eta 100 metro libre probetan. Larunbatean jokatu zuten 200 metro bizkar proba, eta 02:23:77 denborarekin, Ainhoak ez zuen lortu finalerako txartelik. Maitanek, berriz, 02:24:62 denbora egin zuen, eta C finalean sartu zen. Arratsaldeko finalean goizean baino bi segundo gutxiagotan egin zuen proba Maitanek, eta marka pertsonala eta klubeko 15 urtekoen errekorra ezarri zuen. Oihanak igandean parte hartu zuen 200 metro libre proban. Goizeko aurrekanporaketan, 02:09:25 denbora eginda, ez zuen finalerako txartelik lortu azpeitiarrak. 02:05:64 du marka pertsonala Oihanak, eta ez zen batere gustura gelditu proba hartan egindako lanarekin. 100 metro libreko probak astelehenean izan ziren. Oihanak 59:10 denbora egin zuen goizeko aurrekanporaketan, eta arratsaldeko B finalean sartzea lortu zuen. Arratsaldeko finalean, goizean baino ehuneneko batzuk gutxiago behar izan zituen luzera bereko proba egiteko (58:78), eta bere denbora onenetik oso gertu ibili zen. Maitane, 1:00:36 denborarekin, C finalean parte hartzeko txartela lortu zuen. Arratsaldeko finalean, 59:77 denbora eginda, bere benbora onenetik (59:66) oso gertu ibiltzea lortu zuen

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide